Ikerketa eta akademia sarea


Komunikazio aurreratuen sarea

 

Komunikazio sarea i2basque-n azpiegitura nagusia da. i2basque-10G lau presentzia puntu dituen eraztun nagusiak osatzen du (Donostia, Arrasate, Leioa eta Gasteiz), 10Gbps-ko lamden bidez elkartuta, bi metropoliko eraztun zuntz iluneko estekekin Bizkaian (Bilbo-Leioa-Zamudio) eta Donostian (Ibaeta-Miramon-Donostia Ospitala) eta zuntz iluneko estekekin (Las Nieves-EJIE eta Las Nieves-Osakidetza), eta aldi berean, zuntz optikoko konexioekin Teknologia Elkartegi guztiekin (Bizkaia, Gipuzkoa, Miñano y Polo Garaia).

i2basque-k Gigabit Ethernet interfazarekin, edo 10 Gigabit Ethernet-eko zuntz optikoko konexioak eskaintzen dizkie Euskal Herriko I+G+b agenteen sare korporatiboei. RedIRIS Sare Akademikora iristeko sarbidetzat ere egiten du, eta bere zerbitzuen erabiltzaile izateko atzipen eskakizunak konpartitzen ditu.

 

 

Kalkulu trinkoa

 

i2basque-k, kalkulu trinkorako azpiegitura eskaintzen dio zientzilari komunitateari, bertan Euskal Herriko errendimendu altuko konputaziorantz hasiera pausoak emateko.

Konputazio baliabide hauek i2basque sare nagusiarekin zuzenki lotuta daude (SDH 10Gbps-ra), zuntz optikoko GE interfazekin.

Geure misioa, Euskal Herrirako lehen HPC azpiegitura ezartzea da, eta ikertzaile guztien eskura jartzea.

Geure ekipamenduak, i2basque Akademia eta Ikerketa sareko barne eta kanpoko agenteen arteko aliantzak eta kolaborazioak ezartzeko hazi edo katalizatzailea izan nahi du. Azpiegitura hau I+G+b erakunde guztien eskura jarrita dago, kolaborazio loturak sustatzeko helburuarekin, konpartitutako ikerketa proiektuen bidez, edo beraien kalkulu baliabideak i2basque edo beste talde batzurekin konpartitzen lagunduz. Kolaborazio hauek, iraganean bideraezinak ziren esperimentuak aurrera eramatea ahalbidetuko du, Grid Computing teknologiak bezalako baliabideak elkartuz, eta i2basque komunikazio sarearen erabilerarekin sendotu egingo dira, baliabideak modu eraginkorrean konpartitzeko pieza kritikoa izanik azken hau.

 

 

Argitalpen zientifikoen gordailua

 

Europear direktiba jarraituz, finantziaketa publikoari esker sorturiko ekoizpen zientifikoak, 2020tik aurrera irekian argitaratu behar dira. Afiliaturiko erakundeei egin behar horretan laguntzeko, OAI-PMH estandarrak jarraitzen dituen gordailu instituzional bat prestatzen ari gara, Open Aire, Open Doar eta Recollecta gordailu sareetan parte hartuz era berean.

Gordailuak, argitalpen zientifikoak eta hauek garatzeko erabilitako datuak jaso, antolatu, babestu, eta modu egonkorrean eskuragarri jartzeko funtzioak beteko ditu.

 

 

Edukiak (CMS, LMS)

 

Interneten edukiak kudeatzeko aplikazioak, CMS (Content Management System) eta LMS-ak (Learning Management System), komunikazio, taldelan, formakuntza, euskarri eta dokumentaziorako tresna oso malguak dira. Open Source izaerako kudeaketa sistemak i2basque-ri afiliaturiko erakundeen artean zabaltzea da gure helburua, eta horretarako, instalazio, edukien egituraketa eta hauekin lotutako metodologiei dagozkien aholkularitza lanak egiten ditugu.

Probak egiteko hainbat maketa dauzkagu, adibidez: Omeka-S (argazki gordailua), Iturriak (itzulpen kolaboratiborako MediaWiki-a), e.a. Eta era berean, afiliatu guztiei zuzenduriko zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  1. Moodle: Irakaskuntza-ikaskuntza birtualeko prozesuen euskarri den ikastaro kudeatzailea.
  2. Mahara: Portfolio elektroniko eta sare soziala, bizitzan zeharreko ikasketa prozesuak, ebaluazio formatiboa, curriculum vitae elektronikoa sortu eta taldelanari euskarria emateko tresna.

 

 

Eduroam

 

Eduroam, komunitate akademiko eta ikertzailearentzako mundu mailako mugikortasun segururako zerbitzua da, eta afiliatuek i2basque-ren bitartez beren atxikimendua lor dezakete. Zerbitzu honek ikasle, ikertzaile eta partaide diren erakundeetako langileek Internetera konexioa izatea ahalbidetzen du, beren erakundeetan bertan, eta baita bisitatzen dituzten munduko beste edozein instituzio partaideetan.

 

 

Streaming eta bideokonferentzia

 

  1. Bideo streaming-a: i2basque-k Wowza streaming zerbitzua du, eta gailu anitzetara zuzeneko bideoa eskaintzen du.
  2. Bideokonferentzia: i2basque-k IP bidezko bideokonferentzietarako areto bat du bere bulegoetan eta afiliatuek erreserbatu dezakete.